Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroa

Lanbide Ekimenak Logotipoa

Lanbide Ekimenak Zentroa 1989. urtean eratu zen Gernika-Lumoko Udalaren ekimenez. Gerora lan-hitzarmenak sinatu dira Busturialdeako 16 udalerrirekin: Morga, Muxika, Forua, Murueta, Busturia, Arratzu, Ajangiz, Ereño, Nabarniz, Mendata, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Elantxobe, Ea eta Errigoiti.

Eskaintzen dituen zerbitzu eta programak hauek dira:

  • Laneratze-hobekuntzara zuzendutako politikak hezkuntza eta lan bitartekaritza erabilita; beti ere, enpresa egituraren beharretara egokitzen den lan eskaria bilatuz .
  • Enpresen garapena eta lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatu.
  • Gutxietsitako taldeei zuzendutako programak haien laneratzea eta gizarteratzea errazteko. Bereziki hezkuntza programak, DBH gainditu barik hezkuntza mundutik irten diren gazteei zuzenduak.
  • Eskualderako estrategikoak diren programak sustatu eta martxan jarri.

Helbidea: Alhondiga 6. Gernika-Lumo

Tfonoa: 946 255 758

Informazio gehiago: www.lanbide-ekimenak.com

Esteka interesgarriak

  • Lanbide
  • RedTrabaja