Euskara

 

Txoko honetan, EBPNren inplementazioarekin zerikusia duten ekintzen berri emateaz gain, euskarazko kultur agendaren programazioa ezagutarazi nahi da. Bertan, Kortezubiko nahiz inguruko herrietako euskarazko kultur, aisialdi eta kirol ekimenak bildu nahi dira.

Zer da EBPN?

"Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da, hizkuntza-politika egiten diharduten herri-aginteei euren jarduna bideratzen lagunduko dien oinarrizko tresna.

EBPNren helburu nagusia honako hau da: euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskadin, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea."

2010-2012 Plan Estrategikoa

Kortezubiko Udalak aurten ekin dio 2010-2012 Plan Estrategikoa garatzeari. Hauek izan dira lehenetsi diren esparruak: hizkuntzaren transmisioa, lan mundua, aisia, komunikabideak eta teknologia berriak.

 2011ko kudeaketa-plana (PDF 187KB)