Euskara Zerbitzua

Kortezubiko Udala
Enderika auzoa 4, 1. Solairua
48315 Kortezubi

946 255 053

Ordutegia:
Barikuetan 12:00etatik 14:00etara

Helbide elektronikoa:
udala.kortezubi@bizkaia.org

Euskara Kortezubin

Kortezubiko biztanleen gehiengoa (%89 baino gehiago) euskalduna da.

Conocimiento del Euskara

Biztanle kopurua 410
Euskaldunak 366
Ia euskaldunak 29
Erdaldunak 15

2011an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zen udalean euskara edonork, edonon eta edozer erabiltzeko helburuz.  2011-2013 EBPN planean ezarritako helburuak lortzeko asmoz, Euskara Zerbitzua sortu zen.

2014an Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zen udalean, Plan Estrategiko honen helburua honako hau da: datozen lau urteetan landuko diren esparruak eta neurriak zehaztea, zeintzuen bidez lortu nahi den udalerrian euskararen erabilera bermatzea eta euskara eta euskal kultura sustatzea.
Plan Estrategiko honek lau urteko iraupena izango du (ESEP 2014-2018). Plan Estrategikoan zehaztutakoak lortzeko xedearekin, Kudeaketa Plana diseinatzen da urtero, eta bertan azaltzen da esparru bakoitzean zein ekintza zehatz egingo den ezarritako neurriak lortzeko.

Euskera zerbitzuaren barri papera

Euskara

Dirulaguntzak

Ekimenak

Kortezubiko euskara