Alkatearen mezua

Kortezubiko alkatea

Kortezubitik nire agurrik beroena ematen dizut www.kortezubi.eus gunera, Udaleko web orri berrira. Kortezubiko biztanleei eta bisitariei gure herria ezagutzera ematea du helburu webgune berriak.

Honen bitartez zuzenean ezagutu ahal izango dituzue herriko albisteak, Udalaren funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen dizkion zerbitzuak. Gainera, Kortezubiko historia, jaiak eta ondarearen berri edukiko duzue bertan. Aurrerapen teknologiko garrantzitsu bat ere badakar web orriak: hemendik aurrera Kortezubiko biztanleek telematikoki egin ahal izango dituzte tramiteak.

Baliabide hau guztien esku jarri dugu, alkate izanik ditudan zereginen artean balio gehien ematen diodana betez: beti herritarrengandik gertu egotea eta udal antolaketa harkorragoa, arretatsuagoa eta eraginkorragoa izatea. Azken finean, gure helburua zera da: edozein unetan eta munduko edozein lekutatik gure herria ezagutzera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzea. Horregatik, web orri honetatik, gu ezagutu, bisitatu eta gure herriaz gozatzera gonbidatzen zaituztet.

Udalbatza eta ordezkatzen dudan herriaren izenean, ongietorria ematen dizut Kortezubira.

Ibon Legarza Albizuri, Kortezubiko alkatea.

Kontaktua

Enderika Auzoa, 2

48315 Kortezubi

Tfnoa: 946 255 053

Faxa: 946 256 018

E-posta: udala.kortezubi@bizkaia.org