Santimamiñe

Ereñozarre mendiaren hegoaldeko hegalean dago, eta Biosfera  Erreserbaren barruko koben artetik balio etnografiko handiena daukana da. 1917. urtean topatu zuten, eta indusketak 1918 eta 1926 urteen artean egin ziren, Aranzadi-Barandiaran-Eguren taldeak zuzenduta. Geologia oso interesgarria da eta aztarnategi arkeologikoak kalitate handikoak dira. Baina horretaz gain, labar-margo ugari era badaude bertan, Magdalen arokoak, eta horietan historiaurreko fauna dago irudikatua. Horiek azpimarrako beharko genituzke: bisonteak, zaldiak, karpidoak, bobido bat, basurde bat, hartz ar bat eta orein buru bat. Guztira berrogeita hamar irudi inguru.

Santimamiñe

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Santimamiñeko koba. Gaur egun, pinturen gela zein kobaren barruko garapen ikerkuntza beharretarako mugatuta daude, eta jendearentzkao itxita, kontserbazioa bermatu ahal izateko. Horren lekuan interpretazio eremu bat zabaldu da eta Santimamiñeko ermitan kobako bisita birtual bat ikusi daiteke.

Arkeologi hondeaketa, paleolitiko garaiko artea, bisitak eta abarren informazio gehiago nahi izanez gero Bizkaiko Foru Aldundiaren Santimamiñeko orrira jo.

Baso margotua

Oma

1980ko hamarkadaren erdi inguruan egin zuen Agustin Ibarrola artista basauriarrak. Insignis pinuaren baso bat erabili nahi izan zuen oihal moduan, “baso margotua” obra originala egiteko.

Margoak arboletan daude eginda, esparru espazial desberdinetan dauden arboletan, eta bloke tematiko bakoitzari sakontasun eta mugimendu desberdinak eman zizkion.

Basoak bisitarien parte hartzea eskatzen du, bisitariak berak sortzen edo apurtzen dituelako eszenak, hartzen duen kokalekuaren arabera.

Obra honek hiru dimentsiotan egindako figurak dimentsio bakarreko oihal bihurtzen ditu, beti ere bisitaria leku egokian jartzen bada.

Basoak, gutxi gorabehera, 5 hektarea hartzen ditu eta Basobarri mendiaren iparraldeko hegalean dago, Omako nukleorako jaitsieran.

Irudiei buruzko informazioa, ibilbidea, argazkiak, gidak eta informazio gehiago jasotzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Omako Basoa.

Basondo

Basondo logoa

Basondo fauna mehatxatuarentzako babeslekua da. 60.000 metro baso-zelaitan, bertako inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen ditugu: basurde, orkatz, azeri, basakatu, katajineta, igaraba, hegazti harrapari eta migratzaile, narrasti,...eta baita gure inguruan galduak dauden beste espezie batzuk, otsoa, katamotza edo bisonte europarra, esate baterako.

Bisitariak gertutik ikusi ahal izango ditu animaliak Basondon, argazkiak ateratzeko aukera ere izango du.

Basondori buruzko informazio gehiago nahi izanez
gero, Basondoko webgune ofizialera jo.

Urdaibaiko biosfera-erreserba

Urdaibaiko biosfera

Urdaibai Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra da eta Euskal kostaldeko eremu natural baliotsuena da. 22 udalerrik osatzen dute, horien artean Kortezubik, eta erreserbaren lurraldea Oka eta Golako ibaien arro hidrografikoak markatzen du. Beraren ibilian paisaia aldakorra antolatzen du, belartzak, landazabal atlantiarra, baso-landaketak, artadi kantauriarrak, ibarrak eta padurak, itsasertzeko dunak eta trokak gurutzatu ostean, itsasoaz egiten du bat.

1984an izendatu zuen UNESCOk Biosfera Erretserba.

Urdaibaiko Biosfera erreserbari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Eusko Jaurlaritzaren Urdaibai orrira.

  • Busturialdea-Urdaibai Turismoa
  • Kale-izendegia
  • Garraio publikoa
  • Visit Biscay
  • Euskadi Turismoa
  • Euskalmet
  • Nekatur