Kortezubi, ondare naturala

Oma

Kortezubik paisaia, ekologia eta kultur ondare ikusgarria dauka, Urdaibaiko Biosfera Erreserban paregabekoak. Mundakako itsasadarrean dago Kortezubi eta gure arbasoek historiaurreko sasoietan etxetzat eta bizilekutzat hartu zuten, batez ere, baliabide ugari zituelako eta bertako kobek erosotasun handia ematen zietelako. Koba horietan ezin hobeto birsortu zituzten arbasoek historiaurreko garai haietako bizimodua eta kezka espiritualak.

Agian ondare bakar horrek ezkutuan gorde izan du Kortezubik duen ondare ekologiko ikaragarria. Paisaia-dibertsitate handiko udalerria da. Itsasadarrean kokatutako beste herrien moduan, paisaia irekia dauka itsasadarrera eta paisaia batua barruko haranetara.

  • Tourism of Kortezubi
  • Tourisme de Kortezubi
  • Busturialdea-Urdaibai Turismoa
  • Kale-izendegia
  • Garraio publikoa
  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Euskalmet
  • Nekatur