Ondarea

Oma - Basondo

Kortezubin, daukaten garrantzia dela eta, udalerriko mugak ere gainditzen dituzten elementu etnografiko, kultural eta artistiko ugari daude. Garrantzitsuenak ondoren aipatzen ditugun arren, aipatu behar da Kortezubin, paisaia bakar batean batzen diren elementu natural eta kultural asko daudela, zenbatu ezinezko balioa duten paisaia multzoa osatzen duten eremuak daude.

Oma eta Basondoz ari gara hitz egiten. Bi haranek osatzen duten kultur multzoan burdinolak, errotak, sartu ezinezko basoak, historiaurreko aztarnategiak eta labar margoak, Ibarrolaren baso margotua, baserri bikainak eta aurrekoen legatua goitik behera errespetatzen duen giza presentzia batzen dira.

  • Busturialdea-Urdaibai Turismoa
  • Kale-izendegia
  • Garraio publikoa
  • Visit Biscay
  • Euskadi Turismoa
  • Euskalmet
  • Nekatur