Ondarea

 

Kortezubin Bizkaiko estiloko euskal baserri bikainak daude. Oma Auzoan gotiko sasoiko baserri eraldatuak daude, XV. eta XVI. mendeen artekoak. Besteak beste Olakoa eta Beaskoetxea baserriak.  Sasoi horretakoak direla alboetako sarrera eskoratuei esker dakigu.

Etxebarria baserria

Haga baserriak XVII. Mendean garatu ziren  eta mende horretakoak dira oin berriko hainbat baserri Bizkaian, artoaren gorakadari eta nekazaritzarako lur berriak egokitzeari esker.  Garai hartakoa da Omako Zierre baserria, era horretako baserrien adibide onenetako bat. Beste baserri interesgarri bat Urriene da, udalerriko eta eskualdeko zaharrenetako bat.

Beste baserri aipagarri batzuk:  Kurtziñe, Garakabe, Enderika Handi, Kakatza, Sakona eta Barrutibasobekoa, besteak beste.

Haga gabeko baserriek lekua kendu zioten, apurka –apurka, aurrekoei XVIII. Mendean. Haga gabeko baserrian harriak erabateko garrantzia hartzen du, egurra urria eta garestia zelako. Estilo horretakoak dira baserri hauek: Mendoza, Basozabal, Omabeiti Orriano eta Solozabal.

Arko gabeko baserriaren ale bikainak ere badaude Oman. Denen artetik aipamen berezia merezi du Omagogeaskoa baserriak, harrian egindako lanen kalitateagatik, materialen konbinazioagatik eta jatorrizko eraikina oso ondo kontserbatzen delako. Baserri mota honetan arkua sartu zen karrerapean, inprentaren lekuan, eta eraikinaren pisu guztia janben gainera botatzen zen. Estilo honen barruan aipatzeko moduko beste baserri bi Lezika eta Andikoetxe dira.