Gure historia

Eliza zaharra

Erdi Aroko dokumentazioen erreferentziarik ia ere ez dago. Hori dela eta Bizkaiko lautadaren ikuspegi orokorrera jo beharra dago, udalerri honetan Bizkaia osoan izandako prozesu bera izan zela uste izanik. Inguruko auzoen batuketak hiribilduen eta elizateen eraketa eragin zuen, horiek Jaurerrian garatutako jurisdikzio administratiboaren ereduak izanik. Jaunek mota honetako etxeak eraikitzean elizateen eraketa ahalbideratu zen, bertan mugaketa eklesiastikoa lehentasunezkoa izango zelarik.

XIV-XV. mendeetan zehar abeltzaintzara dedikatutako populazioa mendi-hegalen erdialdean kokatu zen eta auzo-guneak, ordea, horietan udalaren jarduera zuzentzen zelarik, bailaretan kokatu ziren, horiek nekazaritzarako egokiagoak zirelako, hazkunde demografikoak bultzatuta eratu zirelako, eta merkataritzaren garapenerako ezinbestekoak diren komunikabideetatik hurbilago zeudelako.

XVI. mendean finkatu egin ziren Elizatea, Biltzar Nagusietan hamabosgarren eserlekuan ordezkaritza izanik.

XX. lehen mende-erdian Kortezubin izandako jarduera ekonomikoak ez zuen alde handirik izan XIX. mendearekiko. Nekazaritza da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena. Bigarren sektorerik ia ere ez dago, eta hirugarren sektorea ere ez dago oso garatuta.

  • Busturialdea-Urdaibai Turismoa
  • Kale-izendegia
  • Garraio publikoa
  • Visit Biscay
  • Euskadi Turismoa
  • Euskalmet
  • Nekatur