Iragarki Taula

 

Kortezubiko Udala herriko argiztapena barrizten dabil, aurrezpen energetikoaren alde egiteko eta argi-kutsadura ekiditzeko.  Horrela, herriko farolarik gehienak, 200 bat, Microled Plus teknologikodun beste batzuengandik ordezkatzen dabil. Eraginkortasun energetikoa eta argiztatze hobeagoa bermatzeko.

Aktuazio honen bitartez Kortezubiko Udalak herriko argiztapena gaurkotuko du.

Farola zaharrak ordezkatzeak eraginkortasun energetikoa ekarriko dau, baita aurrezpen energetikoa eta argiztatze hobeagoa ere. Orain arte farola zaharrek %20aren energia estra kontsumitu izan dabe.

Farola barriekaz, Microled Plus teknologidunak, argiztapena hobeto aprobetxatuko da eta 27,02KWko aurrezpen energetikoa bermatuko da. Kontsumoaren aurrezpena urte bakoitzeko 17.080€/urteko izango da, %75a. Gainera, atmosferara isurtzen den CO2a gutxituko da, aurrezpena 54,26Tona/urtekoa izanik, 2713 zuhaitz.

Kortezubiko Udalak 72.015,60€ko (BEZ barne) inbertsioa behar izan dau lanak aurrera eramateko. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro Sailaren 57.612,56€ko (80%) dirulaguntza izan du, abenduaren 20ko, 214/2001 Foru Dekretuaren arabera, honek tokiko akzio planen (Tokiko Agenda 21) ezarpenerako dirulaguntzak arautzen dauz.