Iragarki Taula

 

Kortezubiko,Gautegiz Arteaga, Ereño, Nabarniz, Arratzu, Mendata,  eta Muxikako jubilatuen elkarteek, herri hauetako Udalen laguntzagaz, urtero bazkari herrikoia antolatzen dabe. Aurton hitzordua datorren zapatuan, maiatzak 25ean, izango da Kortezubiko frontoian.

Guztia hasi zen bi herrien arteko bazkariagaz, Kortezubi eta Guategiz Arteaga, eta apurke apurke beste herrietako jubilatuen elkarteak gehituz joan dira jai arrakastatsu honetara. Aurreko edizioetako parte-hartze handia aurton be izatea espero da.

Busturialdeko zazpi herrietako nagusiak: Ereño, Nabarniz, Arratzu, Mendata, Muxika, Gautegiz Arteaga eta Kortezubi, azken herri honen frontoian batuko dira, jubilatuen elkarteek eta herri hauetako Udalek antolatutako bazkarian. Bertan giro ona ez da faltako eta bazkaldu ostean dantza egiteko aukera be egongo da erromeria alaiagaz.