Iragarki Taula

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Kortezubiko Udalak herriko emakumeei zuzendutako herri afaria antolatu dau, datorren martxoak 8rako. 

Kortezubiko emakumeek datorren zapatuan, martxoak 8, Nazioarteko Emakumearen Eguna ospatuko dabe herri afariagaz. Jai-giroan eta ondo pasatzeko gogoagaz parte hartuko dabe herriko emakumeek bertan. Hitzordua gaueko 21:30etan  izango da herriko Lezika Jatetxean. Parte-hartzeko izena eman behar dabe datorren martxoak 1a baino lehen. Prezioa 20€koa izango da Kortezubiko emakumeentzako eta 30€ erroldatuta ez daudenentzako.