Iragarki Taula

 

Kortezubiko Udalak eskerrak emon deutso Gorabide elkartearen Gernikako Eguneko Zentruari, bere eskuzabaltasuna, kreatibitatea, originaltasuna eta ilusioagatik herriko gabonetako prestaketetan laguntzean.

Kortezubiko udalak orain urte batzuk Gorabide elkarteagaz kolaboratzen dau, Bizkaiko adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko elkarteagaz, hain zuzen be. Horrela, Gernikako Eguneko Zentruko erabiltzaileek herriko gabonetako apaingarrien parte bat burutzen dabe eta Olentzero ta Errege Magoen laguntzaile gisa lan egiten dabe, herriko neska-mutilen opariak bilduz. 
Abenduan Gabonetako ekintzak antolatzeko euren laguntza daukagu. Sasoi honetako prestaketek dedikazio eta ardura handia suposatzen dabe. Zehetasun osoz eta garaiz egin behar da guztia eta. Detaileak zaindu egiten dabe, guztia maitasunez eta ilusioz egiten dabe eta persona arduratsuak direla erakutsi deuskue”, nabarmendu dau Kortezubiko Alkateak, Ibon Legarzak.

Gorabide familiek osatutako diru-asmorik gabeko elkartea da, Bizkaiko adimen desgaitasuna duten pertsonei, haien familiei eta baita tutoretza daukaten pertsona edota erakundeei be laguntzeko asmoz sortu dena, beren bizi-kalitatea hobetu eta beren eskubideak defendatzeko.

Kortezubiko Udalak diskriminazio bako eta aurreretxi bako gizartean pertsona hauen gaitasuna balioan jartzearen alde egiten dau eta herriko Gabonetan hauen kolaborazioa eta laguntza eskertu dau. “ Euren originaltasuna eta lan egiteko gaitasuna harritzen gaitu. Irailetik eszenatokirako detailea dabiz prestatzen. Gainera, birziklatutako materiala erabiltzen dabe. Igaz eskulan eder bate gin ebeen, eszenatokirako pertsonaia bat sortuz: Marigorri. Aurton, “perretxiko” bate gin dabe. Udaletxe honi detaileen originaltasuna gustatzen jaku, euren ilusioa eta herriko neska-mutileei eskeinitakoa.”, azaldu dau Kortezubiko Alkateak, Ibon Legarzak .
Bestalde, Olentzero Kortezubira helduko da bihar, zapatua, abenduaren 23a, 18:00etan Omako Eskoletan.