Iragarki Taula

 

Kortezubiko Udalak bere azken Osoko Bilkuran, martxoak 19an ospatutakoa, euskeraren bizibarritzeko plan estrategikoaren luzapena onartu dau. Honegaz, hizkuntza-normalkuntzaren aldeko eta euskeraren erabileraren promozioaren aldeko duen konpromisoa berresten dau. Helburua euskararen berreskurapena eta normalizazioa bultzatzea da herriko bizitzaren esparru guztietan. 

Euskeraren erabileraren promozioa eta normalkuntzarako Udal Ordenantzak azaltzen duen bezala, euskara herriko eta herritarren ondare kultural ukezina da. Euskararen bizibarritzearen alde lan egiten jarraitzeko herrian, Kortezubiko Udalak beste urte batez luzatu dau Plan Estrategikoa, 2009ko abenduaren 17an onartuta eta 2010-2012rarte indarrean egon dena. Planak ekintza espezifikoak aipatzen dauz urte bakoitzean garatzeko.

Euskera, Udaletxearen administrazio zerbitzuaren hizkuntza, ohiko lanean erabili beharko da baita be. Horrela, besteak beste, Udaletxeko saila, bulego, edota instalazio ezberdinetan erabiltzen diren eta begibistan dauden inskripzioetan euskeraz egon behar dira.  Gainera, herriko kale eta auzoen izenen plaketan, trafiko seinaletan, bide seinaleak eta udal bideen seinaleak euskaraz agertu behar dira, nazioarteko araudien araberako ulergarritasuna errespetatuz uneoro. Udaletxean sartu edo irteera duten dokumentu guztiak, udal inprimakiak, bandoak, araudiak, ordenantzak edota osoko bilkuren deialdiak euskeraz eskeini behar izango dira eta kasu batzutan bi hizkuntzatan.

Herrian euskararen erabilerari dagokionez, Udalak euskararen zabalkundea esparru demografikoan, geografikoan eta funtzionalan bultzatzeko hartu beharreko neurriak hartuko dauz. Kortezubin euskaldunen portzentaia %70a den heinean, udal aktuazioak euskeraren trasmisioa sustatzeari zuzendutak egongo dira eta baita udal arlo guztietan euskara bermatzeari be.