Iragarki Taula

 

Kortezubiko Udalak, bizitzen garen krisi ekonomikoagaz konprometitua, herriko familia ugariek Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren kuota ordaintzerako orduan hobari bereziak dituztela jakinarazi nahi deutse herritarrei. 

Kortezubiko Udalak 2011ako azaroak 21ean ospatutako Osoko Bilkuran Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aprobatu eban. Honen bitartez, zergaren kuota osoaren % 50eko hobaria ezarri zaie herriko familia ugariei.

Kenkari hau lortzeko baldintzen artean, aipatutako etxebizitza eskatzailearen ohiko bizilekua izan behar da. Gainera, ezinbestekoa izango da familia ugariko diru-sarrerak ezin  dira izan 80.000€tik gorakoak urtean (PFEZ-eko Zerga-Oinarri Orokorra guztira).

Hobari hauek jasotzeko interesdunek urtero eskatu behar dabe eta eskari hori urte horretako lehen hiruhilekoaren barruan egin beharko dabe. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da: hobari eskabidea, ondasun higiezina identifikatzen duena; Ondasun Higiezinaren jabe dela erakusten duen agiria; Bizkaiko Foru Aldundiak edo eskumena duen beste erakunderen batk luzatutako familia ugariko agiria; aurreko urteari dagokion Errenta Aitorpenaren fotokopia konpultsatua eta bizikidetasun ziurtagiria.
 
Neurri honegaz Kortezubiko Udalak herritarren etxeko ekonomiak arintzearen alde egin gura dau.