Iragarki Taula

 

Egueztenean, uztailak 24, 20:00etan, Kortezubiko Udalak herriko Santiago Jaiei hasiera emango deutse txupinazoagaz. Jarraian makailao dastaketa eta poteoa FM musikagaz. Jai egitarau zabalaren hasiera izango da, egun handia, uztailak 25a, eguena, Santiago eguna izango eta jaia asteburuan zehar luzatuko da.

Kortezubiko Udalak jai egitarau zabala prestatu dau herritarrentzako eta bisitarientzako, guztiek Santiago apostolua, herriaren zaindariaren omenezko ospakizunean.  Uzatialk 24, egueztenetik aurrera, Kortezubiko jaiak hasiko dira, 20:00etan txupinazoa eta jarraian herri-poteoa eta makailao dastaketa egingo da, musikagaz alaituta.  Eguenean, uztailak 25, egun nagusia, jai egitaraua 11:30etan hasiko da Meza Nagusia ospatuz, Arratzuko koralak abestuta. Ondoren, Kortezubiko dantza taldearen gaztetxoek eta Itsas-Adar dantza taldeak eskeiniko dabe dantza ikuskizuna.  13:00etan esku pilota partiduak izango dira. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera Idi probak egongo dira Aurrekoetxea Anaiak (Bermeo), Janire Bizkarregui (Asua) eta Maderas Duñabeitiaren (Kortezubi) partaidetzagaz.  Santiago eguna borobiltzeko Sarkor taldearen kontzertua eskeiniko da 22:00etan eta ondoren poteoa eta FM musika.

Uztailak 26, barikua, Meza Santua ospatuko da 11:30etan eta ondoren hamaiketakoa. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, umeen pilota partiduak izango dira eta 18:30etatik aurrera, umeentzako jolasak eta txokolatada.

Zapatuan, uztailak 27, jai eguna 11:30etan hasiko da Herri kirolekaz, eta 15:00etan bazkari herrikoia frontoian. Arratsaldean, 19:00etatik, Obieta eta Esteibarrekin erromeria.