Iragarki Taula

 

Kortezubiko Udalak udaletxea berritzeko proiektuagaz aurrera darrai, herriko tabernarako lokal bat atonduz. Lokal honek barra eta egoteko gunea izango dau, jatetxea eta produktu ezberdinen erakusketa eta salmentarako gune bat. Zerbitzu barriak gutxienez bi lanpostu sortuko dauz eta herriko bizitza soziala dinamizatzeko lagungarria izango da. 

Herriko erdigunean ekipamendu sozialak eta kirolekoak sendotzeko asmoz, Kortezubiko Udalak udaletxearen berritze lanekaz jarraitzen dau.  Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak gehitzea da helburua eta horretarako, Udalak taberna bat hartuko dauen udal lokala atontzen dabil. Lokal honek barra eta egoteko gunea izango dauz, produktu ezberdinen erakusketa eta salmentarako gune bat, jatetxea, egokitutako komunak, trastelekua eta ezkaratza. Udal lokal barriak 113,55m2ko azalera izango dau eta, gutxienez, bi lanpostu sortuko dauz.  

Lanok Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Udalaren artean daude aldi berean finantzatuta. Lokal barria datorren Aste Santuan zabaldu ahal izatea itxaroten da. 

Kortezubiko udaletxeak kokapen estrategiko du herrian, plazaren inguruan, etxebizitzaz inguratuta, herriko frontoia eta estalitako probalekua ondoan ditu eta parking handi bat oso hurbil. Udalak, herriko etorkizunerako estrategia jarraituz eta herriko bizitza sozio-kulturala batzeko plaza inguruak duen garrantziaz ohartuta, herrirako beharrezko zerbitzu gisa burutzen dau berritze proiektu hau.
 
Udalak ekingo duen hurrengo proiektuagaz erabilera publikoko eraikinen irisgarritasun arazoak konponduko dauz. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonak Eleizara heltzeko igogailua bat ezartzea dago planaren barruan.