Iragarki Taula

 

Kortezubiko Udalak herriko bizitza sozio-kultural dinamizatzearen alde egiten dau Herriko Tabernaren zerbitzu barriagaz, udaletxeko berritze lanen ostean. Enplegua sortzeko eta Herriko Taberna martxan jartzeko, alokairua lehiaketaren bidezko esleipen prozesua zabaldu dau.

Kortezubiko Udalak ospatutako azken Osoko Bilkuran, martxoaren 1ean, Enderika auzoan kokatuta dagoen Herriko Tabernaren kudeaketa adjudikatzeko baldintzak aprobatu dauz.
Udal tabernaren helburu nagusia enplegua sortzea da eta batez be herritarrei gizarte zerbitzu bat eskaintzea. Horrela, Herriko Taberna udal informazio puntu modura egokituko da, bertan jarritako iragarki oholaren bidez: ikastaro, ekintzak, jaiak...
Bere gizarte funtzioa dinamizatzeko, taberna urte osoan egongo da zabalik, oporraldietan eta asteko atseden egunean izan ezik.
Adjudikatzeko irizpideen artean kontutan hartuko dira: sektorean esperientzia profesionala izatea; zerbitzuaren ustiaketarako proiektuan bertoko produktuen erabilera eta salmenta egin eta euskarazko prentsa egunero izateko konpromisoa hartzea, eta eguneko menua eta janari zerbitzua izatea; edota kontratazioak egiterakoan udalerriko pertsonak kontratatzeko konpromisoa hartzea, eskeinitako urteko errentaren zenbatekoaren hobespena, 1500 eurokoa, edo Herriko Tabernan hobekuntzak egiteko konpromisoa hartzea ( hobekuntzak lokalean, ekarri beharreko tresneria, eta abar).
Adjudikatarioak honako betebehar bereziak izango dauz: Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialean ezagutza (euskara eta gaztelera), euskaraz aritzeko gaitasun eta konpromisoa izatea, euskaraz mintzatu, irakurri eta idazteko gutxieneko gaitasuna izatea, bere lana egoki burutzeko ezinbestekoa. Eraberean, bermatu beharko dau bezeroei zerbitzua emango zailea bi hizkuntza ofizialetan.
Kontratuaren epea bost urtekoa izango da, eta luzatu daiteke urte bateko epetan, gehienez zortzi urteko epea.
Kontratazio Mahaia honela osatuko da: Mahaiburua ( udalburua edo delegatuko duen beste udalkide bat ), mahaikideak (EAJ-PNV udal utaldeko kide bat, EHBildu udal taldeko kide bat) eta Idazkaria.

Proposamenak Kortezubiko Udaletxean aurkeztu behar dira 9:00etatik 14:00etara, epe muga 15 egun naturalekoa izango da, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitarazten den hurrengo egunetik. Epea martxoaren 29an bukatzen da.