Iragarki Taula

 

Aisialdiko zuzendaria izateko ikastaroa antolatu dogu Busturialdeko herri txikien Gazteria Zerbitzuak (Urremendi LGE) eta  Bermeoko eta Gernikako Udaletako Gazteria Sailek Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Gaztedi Busturialdea' programaren barruan.

Ikastaroa, martxoaren 22tik ekainaren 28ra bitarteko zapatuetan eskainiko da, goizez eta arratsaldez, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean eta Gernika-Lumoko Kultura Etxean. Danatara, 10 zapatu izango dira.

Ikastaroa egin ahal izateko, derrigorrezko baldintza batzuk bete beharko dira, hain zuzen be:

• 21 urte beteta izatea, edo matrikulazino urte barruan adin hori izatea.
• Ikastaro hasikeran, Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea.
• Bigarren heziketaldia edo horren baliokide dan beste mailaren bat gaindituta izatea edo, kanpotik etorriz gero, jatorrizko estatuko hezkuntza sisteman horren pareko dana.

Plaza kopurua mugatua izango da eta izen emotea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik. Izena emoterako orduan, lehentasuna izango dabe 'Gaztedi Busturialdea' programaren barruan dagozan herrietan erroldatutako gazteek. Ikastaroaren prezioa 200 eurokoa da.

Ikastaroaren iraupena 100 ordukoa izango da. Alde teoriko-praktikoa amaitu ostean, ikasleek praktikak egin beharko dabez (120 ordu). Praktika horreek, hamabost eguneko kanpaldi edo udaleku batean, astialdiko talde batean edo Gaztetxo Eskolak aurrera daroazan udaleku eta kanpaldietan egiteko aukera egongo da.

Ikastaroa gainditu ostean, Eusko Jaurlaritzak luzatutako 'Haur eta Gazteen Aisialdirako Zuzendari Titulua' eskuratuko dabe ikasleek.

Zuzendari titulua lortzeko derrigorrezkoa da ikastaroetara joatea, asistentzia %100a izan behar da.

Kartela ikusi (PDF 1,11MB)