Iragarki Taula

 

Udalbatzak, 2020ko otsailaren 5ean, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa: Kortezubiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Berrikusteko Aurrerapen‑agiria jendaurrean ikusgai jartzea, bi hilabeteko epean. Epe horren barruan iradokizunak eta hautabideak aurkeztu ahal izango dira. Aurrerapen‑agiri horrekin zer ikusia duen dokumentazioa Udaleko bigarren solairuan egongo da eta udaleko web orrian ere bai.

Bigarrena: Jendaurrean ikusgai egongo dela adierazten duen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Bizkaiko Lurralde Historikoan hedapen handienetako bat duen egunkari batean edo batzuetan, Kortezubiko Udaletxeko iragarki‑oholean eta udaleko web orrian argitaratzea.

Hirugarrena: Ebazpenaren hau Forua, Arratzu, Ereño, Nabarniz eta Gautegiz‑Arteagako Udalei jakinarazi eta CD formatuan, dokumentazioaren kopia eta ebazpenaren jakinarazpena bidaltzea.

 Iragarkia BAO (PDF 102KB)