Iragarki Taula

 

Kortezubiko Udalak aurten ere udalekuak antolatu ditu. Txikien ekintzak Ehunzango enpresak antolatuko ditu eta uztailak 1etik 30era izango dira. Gazteentzat berriz, Busturialdea E-TEAM (Udalgaztedi) bitartez antolatu dira eta uztailak 1etik 24ra izango dira. Gazteen udalekuak inguruko herrietako gazteekin batera egingo dira.

Udalekuak 3 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduak izango dira, bi taldetan banatuko direlarik:

  • 3-9 urtekoek: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Orduz kanpoko zaintza zerbitzua jartzeko aukera emango da, horretarako taldea eratu beharko da. Zerbitzu honek aparteko kostua izango du. Batzartzen garenean emango da informazio gehiago.
  • 10-15 urtekoek: astelehenetik ostiralera 09:30etatik 14:00etara. Ordutegia eta ekintzak egingo den batzarrean zehaztuko dira.

Udalekuen prezioa honako hau izango da:
Udalekuak: 3-9 urte
Uztailak 1-30
Udalekuak: 10-15 urte
Uztailak 1-24

Herrikoak - 100 €
Besteak - 210 €

Herrikoak - 100 €
Besteak - 250 €

Deskontuak Kortezubin erroldatuentzat:

  • Familiako ume/gazte 1 dakarrenak: kuota osoa ordaindu beharko du.
  • Familiako ume/gazte bat baino gehiago dakarrenak: lehenak kuota osoa, bigarrenak bere kuotaren %15eko deskontua, hirugarrenak bere kuotaren %30aren deskontua eta laugarrenak bere kuotaren %45aren deskontua izango du.

Oharrak:

  • Kortezubin erroldaturiko umeek izango dute lehentasuna, plaza mugatuak.
  • 3-9 urtekoen izen ematea: Udaletxean. Epea: Apirilak 8tik maiatzaren 3ra.
  • 10-15 urtekoen izen ematea: era digitalean (batzarrean azalduko da) edo Udaletxean. Epea: apirilak 8tik maiatzaren 3ra.
  • Batzarra apirilak 10ean Udaletxeko erabilera anitzeko gelan, arratsaldeko 19:30etan gazteen udalekuena eta 20:00retan umeena.

Izen emateak esteka honetan.