Iragarki Taula

 

KORTEZUBIKO UDALAK aurten ere umeentzako eta gazteentzako udalekuak antolatu ditu uztailaren 1etik 23ra. Txikien ekintzak Ehunzango enpresak  antolatuko ditu. Gazteentzat berriz, Busturialdeko E-TEAM (Udalgaztedi) bitartez ingeleseko koloniak antolatu dira, Kortezubiko, Arteagako eta Ereñoko gazteak elkartuko direlarik.

Udalekuak 3 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduak izango dira, bi taldetan banatuko direlarik:

  • 3-9 urtekoek: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara Kortezubin.
  • 10-15 urtekoek : astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara Arteagako eta Ereñoko gazteekin batera.

Udalekuen prezioa honako hau izango da :

  • 3-9 urteko umeak: Kortezubin erroldatuak 85 euro, gainontzekoak 110 euro.
  • 10-15 urteko gazteak: Kortezubin erroldatuak 80 euro, gainontzekoak 105 euro.
  • Familiako ume/gazte 1 dakarrenak: kuota osoa ordaindu beharko du.
  • Familiako ume/gazte 2 dakarrenek : Kortezubikoak lehenak 80 euro, bigarrenak 55 euro. Gainontzekoek lehenak 105 euro, bigarrenak 80 euro.
  • Familiako 3 ume/gazte dakarrenek : Kortezubikoak lehenak 80 euro, bigarrenak 55 euro, eta hirugarrenak 25 euro. Gainontzekoak lehenak 105 euro, bigarrenak 80 euro eta hirugarrenak 50 euro.

OHARRA: Kortezubin erroldaturiko umeek izango dute lehentasuna, plaza mugatuak. Izena eman nahi duenak dei dezala Udaletxera EKAINAK 6a baino lehen, telefonoa: 94 625 50 53.

BATZARRA EKAINAK 19an Udaletxeko erabilera anitzetako gelan arratsaldeko 18:15etan.