Iragarki Taula

Omako Baso Margotua 

Aurten ere, Omako Baso Margotua (Kortezubi) ikusteko bisita gidatuen kanpaina bat antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Bisitak uztailaren 22tik irailaren 4a arte eskainiko dira: larunbat eta igandeetan, 11:30ean eta 17:00etan; igandeetan, berriz, 11:30ean.
Ekimen honi esker, bisitariek aukera izango dute Agustín Ibarrolaren hiru dimentsioko lana interpretatzeko, gidari espezializatu baten laguntzaz.
 
 
Hona hemen bisita gidatuen prezioa:

Omako bisita gidatua: 3€
Omako bisita gidatua, tarifa murriztua: 1€
Oma eta Santimamiñe bisitatzea: 6€
Omara eta Santimamiñe bisitatzea, tarifa murriztua: 3€

Tarifa murriztuan, erretiratuak, ikasleak, 26 urtetik beherakoak eta pentsiodunak sartzen dira; 6 urtetik beherakoentzat, berriz, doan da bisita.
 
Erreserbak egiteko eta sarrerak hartzeko, Santimamiñeko informazio-zentrora jo behar da (Basondo, zk.g. – Kortezubi).

Telefono zk.: 94 465 16 57
santimamine@bizkaia.net

Horrez gainera, Omako basoaren web orrialdea kontsulta daiteke: www.bizkaia.net/oma