Iragarki Taula

 

Kortezubiko umeek koreografiak eta abestiak prestatu dituzte eta jendaurrean aurkeztuko dituzte. Udaletxeak antolatu duen festa honetan 23 umek hartuko dute parte.

Azken asteetan gogor aritu dira lanean Kortezubiko ume eta gaztetxoak, barikuetan bi orduko entseguak egin dituzte zapatu honetan dena ondo irten dadin. 2 urtetik 12arteko 23 umek parte hartuko dute Udaberriko festan.

Jaia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Kortezubiko plazan. Umeen dantza eta abesti erakustaldiaz gain, DJ bat eta animatzaile bat ere arituko dira.

Kortezubiko Udaletxeak antolatu du Udaberriko festa, lehenengo aldiz aurten.