Iragarki Taula

Santimamiñe 

Apirilaren 1etik aurrera udako bisiten ordutegiari ekin diote Santimamiñeko kobetan, bisita egiteko ezinbestekoa da aurretik hitzordua eskatzea.

Asteartetik igandera bisitatu ahal izango dira eta ordutegia ondorengoa da:

10:00, 10:30, 12:00, 12:30, 15:00, 15:30, 17:00 eta 17:30

Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da. Horretarako telefono hauetara deitu daiteke:

94 465 16 57 eta 94 465 16 60

Edo e-posta ba idatzi ondorengo helbidera:

santimamine@bizkaia.net

Bisitaldia Santimami baselizaren ondoko kioskoan hasten da eta ondoren kobaren sarrera igotzen da. Bertan egiten ari diren ikerketen berri emango zaie bisitariei eta Santimani baserrira itzuliko da berriz taldea. Baselizan kobetako bisita birtuala ikusi ahal izango dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Bizkaiko Foru Aldundiaren Santimamiñe orrira.