Iragarki Taula

Kortezubiko armarria 

Kortezubiko Udalak, hilabetetan BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan aritu ondoren, webgune berria dauka. www.kortezubi.net webaren bidez izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie laster herritarrei.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Kortezubiko Udalak dagoeneko web gune berria dauka. Gure udalerriaren irudi berrian oinarriturik plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa eta erabilgarriagoa. Gure udalerriaren arlo batzuei buruzko informazioa (udal zerbitzuak, turismo eta kultur eskaintza edo euskara) emateaz gain, helburua Kortezubiko gaur egungo egoera argi eta azkar eskaintzea da, azken finean, udalerriari buruz interesgarritzat jotzen den guztia.

www.kortezubi.net helbidetik zuzenean sartzen zara orri nagusian. Webgune berria ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa ematen saiatzen da.

Web gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskaini nahi zaie webgune horretan. Nolanahi ere, webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera.